Ongi etorri ENBATAren biziraupen memorian!
Atal honetan, dokumentu, pertsonaiaren deskribapen, emandako emanaldien laburpen eta gehiago aurkituko dituzue, gure proposamen artistikoen garapena eta bilakaera islatzen duten informazioak jasotzen direlarik. Guztiak gonbidatzen zaituztegu euskal folklorearen berrinterpretazio eta deskubrimenduan parte hartzera, baita gure urratsen gainean eraikitzera ere. Urrats bakoitzak iragana eta oraina lotzen gaituen esperientzia inmersiboak sortzera hurbiltzen gaitu.

Enbata 0
Arte eszenikoak eta lan muduaren arteko lotura ikertzen hasi ginen Mamu izenpean.
Dantzariak eta esplotazioaren inguruan ikertu genuen, zer pertsonai eta zer joko koroegrafikok isla zezaketen mungu hori ikusiz. Eszenaratzearen laborategi fasean geundela erabiltzen genuen iruditegia euskal folklore eszenikoan oinarritzen zela ohartu ginen eta horri heltzea erabaki genuen.
Enbata Aldizkari Bizia

GARBIGAILUA (2026)
Zergatik dio beldurra aurrerabideak memoriari?
Garbigailua dantza garaikideko eta antzerki fisikoko pieza bat da, memoria kulturalaren galera eta teknologiaren menpekotasuna modu ironiko eta poetikoan aztertzen dituena. Zientzia fikzioa, satira eta euskal folkloreko arketipoak uztartuz, galdera nagusi bat planteatzen du: zer gertatzen da sormenaren erreferentziak desagertzen direnean? Hiru zientzialarik dantzari baten oroitzapen kulturalak ezabatzeko makina bat aurkezten dute, baina esperimentuak huts egiten du. Piezan, iraganeko irudiak eta folkloreko aztarnak berriro agertzen hasten dira, eta zer ezabatu eta zer ahaztu erabakitzeak dakarren problematika agerian geratzen da.

ENBATA URRASKA (2024)
“Zer irakats diezagukete euskal fokloreko pertsonaiek eta dantzek gaur egunaz?” galderari heldu diogu, pertsonai horiek gaur egungo testuinguruan nola irudikatu eta dantzatu daitezkeen aztertuz. Pertsonai bakoitza bere “jatorrizko” nortasuna azaldu eta egun zer gertatuko litzaioken eszenaratzen hasi ginen. Gure helburua da euskal folklorearen iruditeria aberatsak eta tradizioek gaur egungo kultura eszenikoaren egoera modu fresko eta parte-hartzailean esploratzea.
Enbata 1.0

JATABE (2024)
Lan mundua eta artearen esplotazioaren inguruko gure ikerketa eszenikoak enbata proiektuaren oinarriak marraztu zituen. Euskal folkloreko
pertsonaiak egungo lan munduan zer egingo luketen galdetzen hasi ginen. ENBATA 1.0-rekin, ideia batzuk esperimentatzeko eta probatzeko aukera izan genuen, eguneratze kontzeptuak eta tradizioak gaur egungo testuinguruan interpretatuz. Jabaten egindako aurkezpenaren bidez, gure piloto proba burutu genuen. Hala ere, azalpen testuek eszena ezberdinen arteko lotura egiteko behar zirela ohartu ginen.
Enbata 0

MAMU (2022)
Arte eszenikoak eta lan muduaren arteko lotura ikertzen hasi ginen Mamu izenpean.
Dantzariak eta esplotazioaren inguruan ikertu genuen, zer pertsonai eta zer joko koroegrafikok isla zezaketen mungu hori ikusiz. Eszenaratzearen laborategi fasean geundela erabiltzen genuen iruditegia euskal folklore eszenikoan oinarritzen zela ohartu ginen eta horri heltzea erabaki genuen.
ESTREINALDIA - EKAINAK 21, 2026


