top of page

ENBATAk jaialdia antolatzen du, fanzineak, dantza instalazioak eta dibulgaziozko testuak sortzen ditu, tabernetan, kaleetan, frontoietan eta beste espazio batzuetan berriak eszenikoki antzezten ditu .Museotan esposaketa biziak antolatzen ditu eta emanaldiak eskaintzen ditu. Horrez gain, kultura eta tradizioaren ardatzean kokatutako esperientzia inmersiboak eskaintzen ditu, ikusleak partehartzera eta sormena garatzera bultzatuz.

ENBATA, dantza eta antzerki fisikoan oinarrituriko aldizkari bizia da, euskal kulturaren errealitatea eta sormenaren dimentsioa aztertzen duen proiektu eta sarea da. Folkloreko pertsonaiak erabiliz, egun gertatzen ari diren berriak antzeztu eta dramatizatzeko aukera eskaintzen du. 

MISIOA

ENBATAk euskal kulturaren ondare immateriala bizirik mantentzea  du helburu, berarekin jolastuz eta hedatuz. Kultura eraldaketa sozialerako tresna gisa erabili nahi du. Parte-hartze aktiboa eta saretzea sustatzen ditugu, euskaraz eta euskal tradizioetan oinarritutako kultura garaikide bat sortuz, non iraganak eta etorkizunak bat egiten duten, eta komunitatea protagonista bihurtzen den.

Aldizkari bizia sortzea

Egungo berriak tradiziozko pertsonaien ahotsetan eta gorputzetan satirikoki erakustea. Horretarako beste artista eta sortzaileekin kolaboratuko dugu. Euskal dantza garaikide iraultzailea egin nahi dugu. 

Komunitatea saretzea

Jaialdi, dantzaldi eta ekimen kulturalak antolatzea, non parte-hartzea eta komunitatearen inplikazioa sustatzen den. Euskaraz hitz egiteko eta kulturaz gozatzeko espazio irekiak sortzen ditugu.

Hezkuntza eta kontzientziazioa

Euskal kulturaren eta euskararen inguruko eduki didaktikoak eta sortzaileak eskaintzen ditugu, hezkuntza eta kontzientziaziorako tresnak eskainiz, euskararen erabilera eta gure kulturaren ulermena indartzeko.

BEÑAT URRUTIA PUJANA,
Jatabe (1995/08/08) 

Proiektuaren zuzendaritza eta ekoizpena

Koreografia eta Interpretazioko gradua egin zuen Dantzertin (2016-2019), eta Euskal Herriko Unibertsitatean euskal dantzaren inguruko ikastaro osagarria egin zuen (2017). 2019 eta 2022 bitartean. Dantzaz-en kide izan zen, hainbat koreograforen errepertorioarekin birak eginez eta sormen-laborategietan parte hartuz. 2019an, Dantzan.eus eta Eresbilen ikertzailen laguntzaile gisa aritu zen, euskal ondare eszenikoa babestu eta dokumentatzeko proiektuan laguntzen. 2018 eta 2022 artean, Euskal Herritik zehar hitzaldiak eman zituen euskal folklore-emanaldi tradizionalen inguruan, ondarearen eta sorkuntza garaikidearen arteko jauzia azpimarratuz. 2022tik, Dantzertiko [Euskadiko arte dramatiko eta dantzako goi mailako eskolako] Teoria eta Historia departamentuan irakasle da(2022-egun), eta 2021eko neguan, UNEDen euskal dantzen inguruko ikastaro bat eman zuen. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatean euskal dantzen bilakaerari buruzko doktorego-tesia egiten ari da (2024-egun). Aldi berean, Kukai dantza konpainiarekin kolaboratzen ari da "Oskara" piezan (2022-2024), eta Jon Ander Urrestiren "Eukaliptus" obrarekin biran dabil 2024an. Gainera, Eneko Gil, Laida Aldaz eta Matxalen Bilbao koreografoekin sormen-laborategietan parte hartu du (2021-2023). Dantzako Masterra egin du UNIR Unibertsitatean (2022-2024) eta Kultur Kudeaketako Masterra UOCen (2020-2022). Enbata proiektuan zuzendaritza, ekoizpen eta antzezle lanetan aritzen da, lehen urratsak Kabidantza laguntzarekin gauzatuz.

_BEÑAT (13).jpg
_RAFKE (17) BN.jpg

RAFKE VAN HOUPLINES, Mechelen (1996/05/03)
Ekoizpen eta zuzendaritza artistikoa

Rafke Van Houplines dantzari profesionala eta arte eszenikoetan eskarmentu handia duen irakasle belgikarra da. 2014an, DANTZAZekin hasi zuen bere ibilbide profesionala Errenterian, Euskal Herrian. DANTZAZen egon ondoren, freelance gisa hasi zen lanean LASALAn Donostian, Euskal Herrian, eta geroago Christine Hassid Project-en, Bordelen, Frantzian. Rafke OSA+MUJIKA, ERTZA eta IZARO euskal abeslariarekin ere kolaboratzen ari da. Bere lanak Europako hainbat eszenatokitara eraman du, Idoménée opera barne, Lilleko Operarekin eta Berlingo Staatsoperrekin lankidetzan. Ikuspegi akademikotik, Rafke Ingeles-Espainiar Hizkuntzalaritza Aplikatuan lizentziaduna da Vrije Universiteit Brussel (BE) unibertsitatean, non bere tesia alfabetatze maila baxuko atzerriko hizkuntzetako ikasleentzako blended learning delakoan zentratu zen. Gaur egun, Ingelesa Atzerriko Hizkuntza gisa Irakasteko Masterra egiten ari da UNIR, Espainian. Rafkek ere badu eskarmentua komunikazioan, Komunikazio Arduradun gisa lan egin baitzuen Dantzazen 2023ko otsailetik 2024ko abuztura arte. Lanpostu horretan, gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko dokumentuen komunikazioa, itzulpena, transkripzioa eta berrikuspena kudeatu zituen. 2024ko irailetik aurrera, Rafkek bere gain hartuko ditu ENBATA proiektuaren antolakuntza artistikoaren eta produkzio-zuzendariaren funtzioak. Helduei ere dantza garaikidea irakasten jarraitzen du. Funtzio horiekin batera, dantzari freelance gisa lan egiten jarraitzen du performancearen eta dantzaren inguruko hainbat proiektutan.

BITXIKERIAK

Nondik dator Enbata

Proiektu hau euskal kultura garaikideari arnasgune bat eskaintzeko sortu da. "Mamu" izeneko pieza lantzen ari ginela, Rafke eta biok (Beñat), euskal pertsonaien ahotsak gaur egungo errealitatean oihartzuna izan dezaketela ohartu ginen. Dantzari gisa bizi ditugun zapalkuntzak islatzen ari ginela, tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko elkarrizketa sakonagoa abiatzeko beharra sentitu genuen. Euskal kultura eta dantza garaikidea gure langile bizipenekin bat egiten dutenekin, euskaraz zuzendu eta konektatzeko aukera ikusi genuen. Bide horretatik, proiektu hau sortu genuen, eta helburu nagusia lan-baldintza duinen gainean eraikitzea da, langileen duintasuna euskal tradizioko pertsonaien ahotsekin bateratuz. Gainera, ohartu ginen euskal dantzak egungo abstrakzioarekin lotura zuzena dutela, eta dantza garaikidea eta antzerki fisikoa uztartzeko potentzial handia eskaintzen dutela. Horrela, joko horretan murgiltzen hasi ginen. Proiektua aberastu dugu Unai Gondra, Steffi Van eta Ander Mazkairekin izandako elkarlanean, non euskal izatea, tradizioak eta errealitate garaikidea eszenara nola ekarri hausnartu dugun. Kolaborazio berrien egarri gaude, eta 2024ko abuztuan Jataben egin genuen lehen grabazioa, aldizkari bizia formatuak zuen harrera aztertzeko lehen proba izan zen

Zergatik tradiziozko pertsonaien ahotsa gaur egunean

Zer dira tradiziozko pertsonaiak guretzat 

Tradiziozko pertsonaiak erabiltzen ditugu gaur egungo gatazka sozialak argiago ikusteko. Pertsonaia horien bidez, distantzia bat sortzen dugu, eta zapalkuntza eta arazoak modu argi eta satirikoan erakusten ditugu. Aldi berean, pertsonaia horiek, euskal kulturari lotuak egon arren, Indoeuropar osoan zehar hedatutako figura unibertsalak dira, gure ondarea globalarekin konektatuz. Tradiziozko pertsonaiek klase borrokako gatazkak dramatizatzen dituzte, eta euskarazko sormena tresna iraultzaile bihurtzen dugu, komunitateak konektatuz eta mugak gaindituz. ENBATA, ez da bakarrik gure herriarentzat, gurean hasten den ekaitza baino ez da.

Folklorea eta ENBATA ezin dira ulertu, ezta landu ere, klase kontzientziarik gabe. Guk folklorearen azterketa marxista egiten dugu, klase borrokaren ikuspegitik. Zuriz jantzita dabiltzan dantzariak, heldutasun errituak betez, komunitatean lan-indar gisa aurkezten dira. Pertsonaia hauen funtzio nagusia da beren lanerako gaitasuna, koordinazioa, memoria eta indarra erakustea, lan kolektiboaren sinboloak diren heinean.

Zer da euskal dantza?

Zer da euskara? Nola eman hizkuntzari bizitzeko aukera?

Hizkuntza bat ulertzeko, mugimenduak behar dira; kontestu barik, ezin dugu benetan zer den jakin. Horregatik, Enbatan jokoen ideia erabiltzen dugu gure eszenak artikulatzeko. Joko tradizionalak hartzen ditugu oinarri: soka-saltoa, panpinak, marra jokoa, iturriak, sokatira, pilota-jokoak, kantuen eta mimikaren bidezko jokoak eta abar dira gure eszenen osagaiak. Ikusleek horrela eszenaren gatazka edo partida nork irabaziko duen ulertzen dute, eta pertsonaiek beti dakite zer lortu behar duten, etengabeko erronkan. Gainera, zintzo jokatu edo tranpak egin erabaki dezakete. Dantza garaikideak joko tradizionalen bidez sortzeak iraunkortasuna duela uste dugu. Euskarak bizi eta garatzen jarraitzeko, hitzek irudikatzen duten mundu horretan pertsonaiek eta heroiek jokatzeko leku izan behar dute. Folkloreko pertsonaiek bizirik dauden soinu eta irudi mundua esploratu behar dugu; bestela, oskol hutsak bihurtzen dira, mugitzen ez diren forma estankoak. Ez dute jokoan parte hartzen, harri bihurtzen dira. Gure hizkuntzari bizia eman diezaioketen figura hauek gure munduan bizitzea zer hoberik? Gabriel Arestiren hitzak ekarri nahi ditut gogora: Ez gara historietan bizi behar; herri hilek historia dute oinarri, baina herri biziek etorkizuna, molde berriak eta mugimendua dute bizigai histori berriak sortzen dituzte etrokizuna asmatu nahian. Ez da lan makala. Folkloreko istorio zaharrak berpiztea eta bizira ekartzea. Enbataren lehen lanetan euskal dantza izan da ardatz, bilakaera koreografikoak eta gorputz forma berriak sortuz. Helburua esparru berri batera eramatea da, non pertsonaia hauek kapitalismoaren testuinguruan bizi diren eta mugitzen diren.

Dantza aldizkaria estiloa

Dantza eta antzerkiko aldizkari generoa — revue edo revista musikal izenez ere ezaguna — dantza-eszenaren adar ezagun bat da, ikusgarritasuna, musika, umorea eta aktualitatea uztartzen dituena. Ez du drama psikologikorik ezta argumentu lineal sendorik; bere funtsa eszenaratze politikoan eta irudi sorta dinamikoan dago. Euskal Herrian, revista mota honetako emanaldiak Gerra Zibilaren aurretik hedatu ziren. Gerra garaian eten arren, formatuak gerora berriro azaldu zituen bertsioak eta barianteak. Saski-naski edo Eresoinka bezalako ikuskizunak aldizkariaren moldearen barruan kokatu daitezke: ez zuten landa–hiria dikotomia errepikatu nahi, baizik eta euskal dantza tradizionalaren eta abangoardiaren arteko zubia proposatu, sinbolismo estetikoa eta politika modu berritzailean uztartuz. Aldizkari-eszenaratze baten egitura ohikoa: - Sketch laburrak - Musika-zenbakiak (kantua eta dantza) - Umore satirikoa - Koreografia ikusgarriak - Figurante ugari eta pertsonaia arketipikoak - Gaurkotasunari buruzko esketx satirikoak Emaitzak formatu arina baina politiko-kulturalki esanguratsua sortzen du: ikusgarria eta kritikoa aldi berean.

Lekua memoria moduan
(espazio alternatiboak)

Tradizioaren eszenikoaren eguneratzea eta historiaren
zuriketa

Lekua memoria moduan kontzeptuak azpimarratzen du espazio fisiko edo sinbolikoek memoriaren transmisioan duten garrantzia. Ez dira soilik kokalekuak: gertakari historikoen lekuko izan dira, eta denborarekin komunitate baten oroimen partekatuaren euskarri bihurtu dira. Euskal Herrian, memoria hori aktibatzen duten espazioak dira, besteak beste, Gerra Zibilaren aztarnak gordetzen dituzten lekuak, erbestearekin lotutako kokalekuak, frankismoaren ondorioak gogorarazten dituzten tokiak, lehen aldiz euskaraz jardun zen aretoak, gazte mugimenduen eta auzo elkarteen sorrera-lekuak edo erresistentzia kulturaleko guneak. Espazio horiek eszenaratze gune bihurtzea funtsezkoa da memoria martxan mantentzeko: euskal kulturaren eta euskararen borrokaren adierazpide bilakatzen dira. Bertan egindako emanaldiek aukera ematen dute oroimen hori aktibatzeko, berriz konektatzeko eta komunitatearekin partekatzeko. Horregatik jarduten dugu espazio alternatiboetan: herri txikietan, gaztetxeetan, txokoetan edo espazio formaletik kanpoko beste toki bizidunetan. Ez direlako soilik eszenatokiak, baizik eta karga historiko eta sozial handiko lekualdiak, non kultur transmisioa modu bizi eta kolektiboan berritu daitekeen.

Dantza tradizionala edo antzezlan klasikoa berreraikitzean agertzen den paradoxa funtsezkoa da: eguneratzeko egiten dugun ahalegin bakoitzean, iragana garbitu, moldatu edo “konpondu” egiten dugu nahi gabe. Purutasunaren ilusioak geureganaino eramaten gaituen arren, berrinterpretazio oro da aukeraketa bat: zer mantendu, zer azpimarratu, zer ezkutatu. Eguneratzeak iraganari forma ematen dio, baina baita iragana “orainaren beharren” arabera domestikatu ere. Aldiz, dena bere horretan uzten dugunean, tradizioa “zatika” eta kritikarik gabe transmititzen dugunean, beste muturreko arazoa sortzen da: ikusleari exijitzen zaio testuingurua berrasmatu eta irudiei gaur egungo zentzua ematea. Alegia, eszenatokian agertzen dena itxuraz ukitu ez bagenu bezala bada ere, ikusleak egiten du eguneratze lana: sinbolo horiek gure garaian nola funtzionatzen duten berridaztea, iragana gaurko begietatik berriro interpretatzea. Horregatik esaten da tradizioaren transmisioa ez dela inoiz neutroa. Neutraltasuna mito bat da, eta transmisioa beti da operazio estetiko, politiko eta pedagogiko bat. Tradizioa ez da izoztutako material bat, baizik eta irakurketa-sistema bat, eta sistema hori aktibatzen den bakoitzean berridazketa bat sortzen da. Hor datza arte eszenikoen indargunea: iraganak ez du bere kabuz hitz egiten, gure ahotsean baizik. Dantzaren eta antzezlanen berregitean, iraganeko formek oraina interpelatzen dute —eta ez alderantziz bakarrik. Koreografia edo antzerki klasikoak agertzen direnean, publikoaren gorputzetan eta memorian gertatzen da ekintza errealena: tradizio horrek gaur egun zer esan nahi duen negoziatzen da, zein tentsio pizten dituen, zein sinbolo zaharrek hartzen duten indar berria, eta zeinek galtzen duten balioa. Beraz, transmisioa ez da datu historikoen trukea, zirkulazio performatiboa baizik. Tradizioa bizirik dagoen bitartean, publikoak ere badu ardura —ez pasibo gisa, baizik eta berrinterpretatzaile aktibo gisa— irudiak, rolak eta ekintzak gaur egungo testuinguruan kokatzeko. Eszenak ez du inor neutro uzten: formek dei egiten dute, eta gorputzek erantzuten diete.

Behargina

Etengabe lanean dihardu, baina bi mota daude: zuriak eta beltzak.

 

Zuriak udako zikloetan murgilduta daude, zuriz jantzita eta lanerako prest, euren baldintzak erakusten dituztenak, ezpata dantzariak edo trokeo dantzariak. Beltzak, berriz, lanaren eroarekin loturik daude: piketeak egiten dituztenak, lan egin nahi baina ezin dutenak, Pittu, kautereak, inauterietako pertsonaiak. Lehena momo zuri bat daramete eta bigarrenek berriz mono beltz bat, genero bereizketa gabeko pertsonaika dira.

 

Bi langile motek etengabean egiten dute lan, eta aulki baten bidez irudikatzen dugu nola saiatzen diren atseden hartzen baina ezin. Beti daramate aulki bat, baina ezin dute sekula benetan eseri. Aulkiaren jolasa gogora ekartzen dute.

Etengabe lanean dihardu, baina bi mota daude: zuriak eta beltzak.

 

Zuriak udako zikloetan murgilduta daude, zuriz jantzita eta lanerako prest, euren baldintzak erakusten dituztenak, ezpata dantzariak edo trokeo dantzariak. Beltzak, berriz, lanaren eroarekin loturik daude: piketeak egiten dituztenak, lan egin nahi baina ezin dutenak, Pittu, kautereak, inauterietako pertsonaiak. Lehena momo zuri bat daramete eta bigarrenek berriz mono beltz bat, genero bereizketa gabeko pertsonaika dira.

 

Bi langile motek etengabean egiten dute lan, eta aulki baten bidez irudikatzen dugu nola saiatzen diren atseden hartzen baina ezin. Beti daramate aulki bat, baina ezin dute sekula benetan eseri. Aulkiaren jolasa gogora ekartzen dute.

Inauteriko Erregea

Gaitz guztien eragilea da, eta gure kasuan, aberats baten figura da. Julio Caro Barojak El Carnaval liburuan dioen bezala, erregeak

herriaren boterea egun batez sueloik hartzen du, nahi duen guztia egiteko, ustez herriaren onerako, baina beti bere interesen alde. Beharginak dirua ordainduz bakarrik bilakatu daitezke eta eseri daitezke erregearen tronoan.

Mamua

Gau beltzean izaten den eragilea da, beti pertsonaien inguruan izorratzen. Bizian gaizki tratatzen bada, erasoa egingo die; ondo tratatuz gero, atzean izango dute, itzal baten antzera. Hobe da bere aurpegia ez ikustea.

Hartza
edo arrotza

Euskaldun eta erdaldunaren dualitatearen barruan kokatzen da, komunitatetik kanpo dagoena irudikatuz. Euskara kanpotik

datorren ala ez ideia horren inguruan dabilen izakia da. Hartza basatia da ez dakielo gure komunitateko legeen barruan jokatzen baina beharginen edo erregearen antzera jokatzen duenean, bi hauek beren jokamoldea eta

mugimenduak aldatu egiten dituzte hartzetik bereizteko.

 

Hartza, euskal folklorearekin lourik dagoen arren, kapitalismoak eragindako migrazio masiboaren irudi ere bada: lau beharginen indarra duela diote, kapitalismoak etorritako irudiak sortu dituelako.

bottom of page