Ikasle eta irakasleei eraikitzen gabiltza euskal dantza garaikidearen esperientziak eskaintzen ditugu. Aisiaz haratago goaz, euskal kultu dantzatu garaikidearen eta tradizioaren inguruko ikuspegi sakon eta dinamikoa aurkeztuz.
1- Hezkuntza-materialak eta tailerrak: ENBATA-k euskal dantza, antzerki fisikoa eta folklorearekin lotutako hezkuntza-materialak eskaintzen ditu, historia eta tradizioak garaikidetasunarekin lotuz. Tailerren bidez, ikasleek eta irakasleek arte eszenikoen teknika eta gai sozialak lantzeko aukera izango dute.
2- Sormen-laborategiak zentruetan eszenaratzeak egiteko: Irakasleek eta ikasleek parte har dezakete ENBATAko sormen-laborategietan, non dantza eta antzerki fisikoaren bidez adierazpen artistikoa eta pentsamendu kritikoa sustatzen diren. Honela zentruan pasuko erritu garaikideak egiteko balibideak eskaintzen dira.
3-Jaialdirako sarrerak: ENBATAk ikasle eta irakasleei jaialdira eta emanaldi berezietara sartzeko aukera eskainiko die, non euskal dantza garaikidearen eta antzerki fisikoaren bidez eszenaratze interaktibo eta parte-hartzaileak biziko dituzten.
4- Kulturari eta sormenari buruzko eztabaida-guneak: Ikasle eta irakasleek euskal
kultura garaikidearen inguruan eztabaidatzeko eta hausnartzeko espazioak
izango dira, hitzaldi eta mahai inguru formatuan. Bertan gaurkotasuneko gaiak
eta euskal kulturaren erronkak lantzeko.